I.E.S (I.T.S.) Hostelería – Ostalaritza BHI (ITB), Gamarrako Ostalaritza Eskola izenaz ezaguna, 1988an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ekimenez sortutako ikastegi publikoa da. Gasteizen kanpoaldean dago, Gamarran.

XEDEA

Gamarra Ostalaritza Eskolaren xedea ikasleari kalitatezko formazio integrala eskaintzea da, garapen profesionala eta pertsonala izan dezan eta etengabeko aldaketan murgildurik dagoen gizartearen beharretara egokitu dadin.

 

IKUSPEGIA

Lanbide-arlo honetan erreferente moduan finkatzeko:

  • Irakatsi eta ikasteko jarduerak, ikasleen aniztasuna kontuan hartuta, egiazko lan ingurune batean gauzatuko dira.
  • Ostalaritza arloaren beharretara, bai prestakuntza bai teknologi alorrean, berrikuntzaren bidez egokituko gara.
  • Lantokiko prestakuntza atzerrian egin ahal izateko ahaleginduko gara.
  • Ikasleriari behar den aholkularitza eskainiko diogu, lan mundurako sarrera erraztuz eta beren ekimen suspertzaileak lagunduz.
  • Ikastetxeko egoera kontutan izanik, euskararen ezagutza eta erabilpena sendotuko ditugu, gure inguruneko hizkuntza normalkuntza landuz.
  • Gure prozesu guztietan etengabeko hobekuntza lortzea ahalbidetuko duen kalitate sistema ezarriko dugu.
  • Gastronomi kultura sustatuko dugu, turismoaren sustapena bultzatuz.
  • Lan munduko prestakuntza, kudeaketa eta pedagogi proiektuetan hartuko dugu parte, talde lana eta etengabeko hobekuntza sustatuz.

 
Gamarrako Ostalaritza Eskolak teknikari ofizial titulua ematen du, Hezkuntza administrazioak onartzen duen bakarra da eta, sarri askotan, ezinbesteko baldintza da enplegu eskaintza publikora iristeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren mendeko ikastegi publikoa denez, matrikulazioa doakoa da. Bestalde, garrantzitsua da jakitea, jatetxeko teknikari espezialista ofizialaren tituluak ostalaritza arloko trebakuntza-zikloak emateko gaitzen duela, eta horrek lanpostua bilatzeko bidea zabaltzen du.
 


                              
 
hasiera   |   e-maila   |   castellano   |   lan-poltsa